Aurtengo Gabonetan aukera izan dugu Nabar hartzaren panpina gure haurrei oparitzeko. Honela urrats txiki baina garrantzitsu bat gehiago egin dugu aurrera, gure bizitzako edozein esparrutara euskera zabaltzeko. Kasu honetan, pelutxe goxo eta berbontzi honek ipuinak euskeraz kontatzeko gaitasuna du. Eta hori bakarrik ez: ipuinak aldatu, berritu eta eguneratu egin daitezke, Nabar hartzaren web horrian sartuz, bertatik deskarga baitaitezke ipuinon audioak, gero hartzaren "tripetara" sartzeko, USB portu baten bidez.
Egia esan, hona ekarri nahi nuena ez zen jostailua bera, hari lotuta dagoen webgunea baizik. Badakit jakin, honelakoak egiten direnean, nolabaiteko propaganda ere egiten dugula, baina gauza interesgarrien zabalkundea ez da, nire ustez, etikoki gaitzestekoa. Web orri hau Nabar.com da, eta berez panpinaren audioak berriztu eta aldatzeko da. Baina bidebatez, hartzarentzako ipuinak, audioan bakarrik ez, idatziz ere badaude, eta gainera Espainiako hainbat hizkuntzatan.
Webguneak ipuin zerrenda bat dauka, eta bertatik aukera dezakegu nahi dugun ipuina.
Ipuinaren izenarekin batera, ikono batzuk ditugu, eta bertan sakatuta, aukera dezakegu ipuin hori audioan entzutea momentuan bertan, audio hori gure ordenagailura jeistea, edo eta ipuinaren testua ikusi.Ez dut esango ipuinon testuak modu berezian argitaratuta daudenik. Hau ez da ipuin liburua, ipuin bilduma informatikoa baizik. Eta alde horretatik, leku interesgarria gure umeei kontatzeko ipuinak amaitzen badoazkigu. Ipuinak, oro har, laburrak eta errazak dira, eta gaztetxoenentzat aproposak.
Tira, nik neuk ahalegina egingo nuke, hori bai, ipuinok neuk kontatzeko, narraketari gatz eta piper bereziagoa emateko, zeren audioetan entzuten diren abotzak politak eta argiak badira izan, baina antzezpenaren aldetik ez dira oso biziak, bestela frogatu bat entzuten hemen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario