
Ez da erraza izaten gaurko merkatu itzel eta ugarian arakatzen ibiltzea, baina derrigorra dugu, gure haur eta gazteei literaturaren marabilak helarazi nahi badizkiegu. Eta horretarako liburu interesgarria da Rodolfo Banpiroa, Joan de Déu Prats idazlearena, Desclée argitaletxeak aterata.
Rodolfo oso banpiro berezia da, samurra, hunkigarria. Oso txarto ikusten du, eta honek hanka-sartze ikaragarriak sortzen dizkio, baita beste banpiro guztien barre eta txantxak ere. Baina berak ez du etsi nahi, eta saituko da behin eta berriro.
Testua oso erraza da irakurtzeko, eta laburra, eta istorioak badu humore punttu bat ere. Gloria Garcíaren marrazkiek, gainera, oso ondo batzen dute kutsu misteriotsua eta humoretsua aldi berean.
La edición de Rodolfo Banpiroa es atractiva y, lo más importante, invita a la l

No hay comentarios:
Publicar un comentario